Accords et paroles Egun Batez Benito Lertxundi

Egun Batez

Benito Lertxundi

-1
+1
Suggestion: +4

(supprime les barrés)

Tous les outils
annuler
Change la taille du texte.
NON
OUI
Remplace par des accords plus faciles à jouer.
EN
FR
Affiche les acccords français (Do, Ré, Mi…).
NON
OUI
Seul le bas du texte défile, vous laissant ainsi les accords de départ visibles.
NON
OUI
Certaines partitions n’affichent les accords qu’au début. Cet outil tente de les recopier dans l’ensemble du texte.
Marque le tempo à la vitesse que vous souhaitez.
Intro:
<u>D#</u> <u>D#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
Egun batez autatua izatearen
zirrara ezin gordea nialarik
ene belarrietan oihartzun bat hintzena
aurrez aurre ezagutzeko aukera nian.
Hantxe hintzen luze ibili denaren
jakindurizko keinuez
gabardinaren doai estetikoak
deusezten deusezten.
Nik oihal xurizko ator batekin
idurikatu hintudan
eta arpa baten beharra ere
sumatu nian hire eskuetan.
<u>D#</u> <u>D#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
Hire iturri hitz jarioa
sakoneraino busti ninduen
apirileko euria huen
apirileko euria huen.
Aidean idatzi nahirik bezala
araudi sendoz lerro lerro
hitzak antzez dantza batean
lotu zirenean
gure arrazaren ohizko errepika
biluztua ikusi nian
gure arrazaren ohizko errepika
biluztua ikusi nian ballet batean.
<u>D#</u> <u>D#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
Gero zaldia hartuz kondairan barna
zalapartaka abiatu hintzen.
Luze luze ibiliz gero
altzairuzko bidea egitean
zaldia eromenean begiak
galdutako suminduran
zaldia begiak galdutako
suminduran bilakatu zitzain.
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
Zaldi kateztatuaren nekea
gaurkotasunez margotzen ari hintzen
eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
mozkortzen eta mozkortzen
lanbro fin bateek bere baitan
hartu banindu bezala
irtetzen irtetzen irtetzen;
hire itzalarekin ator bat egin nian.
<u>D#</u> <u>D#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
<u>D#</u> <u>C#</u> <u>G#</u> <u>G#</u>
(increasingly slower tempo)

Egun Batez

Benito Lertxundi